Gobernu akordioa lortzear dira Herbehereetan

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
HAGA. Mark Rutte Herbehereetako jarduneko lehen ministroaren Alderdi Liberala eta oposizioko laboristak Gobernu akordioa lortzear daude, atzo jakinarazi zutenez. Irailaren 12ko hauteskundeetan alderdi biek lortu zituzten eserleku gehien: 41 liberalek eta 38 laboristek. Datorren astean jakinaraziko dituzte akordioaren puntuak, Anp berri agentziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.