Goizeko 10:30etan hasi ditu Giorgio Napolitano Italiako presidenteak gobernu krisiari irtenbidea eman eta exekutibo berria eratzea helburu duten elkarrizketak. Zehazki, Franco Marini Senatuko presidentearekin batzartu da. 11:30etan, berriz, Fausto Bertinotti Ordezkarien Ganberako presidentearekin. Gaur bi agintari horiekin soilik bilduko dela uste da, eta bihar abiatuko dituela alderdi politikoetako buruzagiekin elkarrizketak.
Izan ere, Romano Prodi lehen ministroak dimisioa eman zuen atzo. Afganistango misioa berriz finantzatzeari uko egin zion atzo Italiako Senatuan, eta erabaki horrekin batera, Romano Prodiren Gobernuaren atzerri politika gaitzetsi zuen. Ondorioz, dimisioa ematea erabaki zuen Prodik, eta gobernu krisia sortu da.
Egoera bideratzeko, eta ahalik eta lasterren gobernu berri bat era dadin, Giorgio Napolitanok gaur bertan hasiko da alderdi politikoetako buruzagiekin batzarrak egiten. Berriro ere lehen ministro izateko prest agertu da Prodi, baina Batasuna zentro-ezkerreko koalizioaren "erabateko babesa" eskatu du horretarako.
16 alderdik osatzen dute koalizio horio, eta sarritan zaila gertatzen da guztien ikuspuntu eta iritziak bateratzea. Prodiren gobernuak 281 egun besterik ez du iraun indarrean.
Italia
Gobernu berria eratzeko elkarrizketak abiatu ditu Napolitano presidenteak
Atzo dimisioa eman zuen Romano Prodi prest da berriro lehen ministro izateko, baina zentro-ezkerreko koalizioak "erabateko" babesa bermatzen badio. Prodiren atzerri politika gaitzetsi zuen atzo Italiako Senatuak, eta horrek bultzatu zuen dimisioa ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu