Gobernu koalizioa hautsi du Kosovoko LDK-k
PRISTINA. Fatmir Sejdiuren LDK Kosovoko Liga Demokratikoa alderdiak gobernu koalizioa hautsi du; sei ministroek bihar emango dute dimisioa. Behin-behineko presidenteak bozak otsailera aurreratu egingo zituela iragarri eta biharamunean hartu du erabakia LDK-k. Sejdiu kendu egin zuten presidente kargutik, alderdiko buruzagitzarekin partekatu ezin den kargua dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu