Kataluniako hauteskundeak

Gobernua ERCrekin lotzea zaila ikusten du CiUk

Josep Antoni Duran Lleida CiUko buruzagiak onartu du Kataluniako hauteskundeetako emaitzek hurrengo gobernua osatzeko aukera guztiak zabalik utzi dituztela, baina beren alderdiak ERCrekin hitzarmena lotzea zaila dela azpimarramatu du. ERCk, berriz, CiUrekin gobernua eratzeak arlo sozialean atzera egitea ekarriko lukeela ohartarazi du.

2006ko azaroaren 2a
15:42
Entzun
Duran Lleida CiUko buruzagiak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan esan duenez, gobernu sendo eta egonkorra bermatzea da beren lehentasuna, eta horretarako ez dute uste ERC denik bidelagun egokiena. "Gobernu sendoa bilatu behar da, egonkorra, aurreabidea bermatuko duena. CiUk hainbat alorretan dituen konpromisoak aurrera aterako dituena: dela azpiegituretan, ingurumenean... Estatutua garatzeko konpromisoa izango duen gobernu bat", azpimarratu du. "Sinistu egin behar da Estatutuan, eta hemendik aurrera, helburu horiek oinarri hartuta ikusiko dugu zein den indar politiko aproposena".

Uzkur agertu da, beraiz, Duran i Lleida ERCrekin gobernu hitzarmena egiteko aukeraren inguruan. Ezker independentistak ere ez du prestutatasun berezirik adierazi CiUrekin bat egiteko. Hala, Joan Puigcercos ERCko idazkari nagusiak agertu du denekin hitzegiteko prest daudela, baina CiU gobernuan sartzeak arlo sozialean atzerakada eragingo lukeela. "Ez genuke aurrera egingo, neutralizatu egingo lituzke orain arteko lorpen sozialak. Izan ere, Katalunian arlo sozialean norabide aldaketa handia egin dugu. Nahasmena egotzi zitzaion askotan hirukoari, baina nahasmen itxura horren oinarrian politika sozial garrantzitsua zegoen".

Nolanahi ere, atzoko hauteskundeetako emaitzek alderdiak hitzarmenak egitera behartzen dituzte eta hainbat aukera utzi dituzte zabalik Kataluniako hurrengo gobernua eratzeko,. Honakoak lirateke aukera nagusiak:

CiU+ERC= 69 aulki.

CiU+PSC=85 aulki.

PSC+ERC+ICV-EUiA=70 aulki.

*68 aulki behar dira Kataluniako Legebiltzarrean gehiengo osoa izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.