Italia

Gobernua osatzeko elkarrizketa erronda hasi du gaur Montik

Gobernua osatzeko ardura jaso zuen atzo. Bihar sindikatuetako ordezkariekin bilduko da.

2011ko azaroaren 14a
15:08
Entzun

Giorgio Napolitano Italiako presidenteak Mario Montiri eman dio Italiako Gobernua osatzeko ardura, eta horrek gaur hasi du bilera erronda alderdi eta sindikatuekin. Atzo onartu zuen Napolitanoren eskaera Montik, eta bihar arte bilduko da Italiako eragile politiko eta sindikalekin.

Napolitano ere hainbat indar politikoren ordezkariekin bildu zen atzo, eta guztiek agertu zioten Monti buru izango duen gobernu bat babesteko prestutasuna, Lega Nordek izan ezik. Gaur alderdiak hartuko ditu Montik, ordezkaritza txikiena dutenetatik hasi eta handiena dutenetara.

Bihar, berriz, sindikatuen txanda iritsiko da. Biharko bilerak berebiziko garrantzia izango dute, Italiako Gobernuak horien babesa beharko baitu zorra murrizteko hartuko dituzten neurriak hartu ahal izateko. Horien ondoren ministro zerrenda aurkeztuko dio Montik Napolitanori.

Ondoren Parlamentura joango da gobernua osatzeko babes eske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.