Iraken okupazioa

Gobernuak etxeratze agindua arratsaldera arte luzatzea erabaki du indarkeria saihesteko

Suniten eta xiiten artean piztu diren borrokak geldiarazi nahi ditu Irakeko gobernuak. Horretarako, etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran besteak beste. Agindu hori baina luzatzea erabaki du gaur. Ostirala egun sakratua da musulmanentzat, baina gaur ezingo dute meskitetara joan otoitz egitera. Aurreko egunetan hainbat meskitatan izan diren erasoak ez errepikatzeko neurria da; ostiraletan jende asko biltzen baita tenpluetan. Etxeratze agindua larunbata arte luzatu daitekeela uste dute.

2006ko otsailaren 24a
10:33
Entzun
Bagdadeko kaleak lasaiegon dira, beraz, gaur goizean. Apenas dabil inor kalean eta segurtasun indarrek debekatu egiten diete kaleak zeharkatzea. Hala ere zenbait lagunek etxeratze agindua urratu eta istiluak izan dira Reuters albiste agentziek zabaldu duenez. Antza denez, hainbat gizon etxe batean sartu dira, Bagdad kanpoaldean eta bi lagun hil dituzte.

Irakeko Atzerri ministro Hoshyar Zebarik azaldu duenez, "herrialdearen egonkoratasunarentzat erronka serioa da, baina eutsi egin behar diogu eta gerra ireki bat saihestu behar dugu".

Hildako gehiago aurkitu dituzte

Bart gauean 45 hilotz aurkitu dituzte Rasafatik gertu eta beste 27 mendebaldean. Gorpu guztiek bale aztarnak zituzten.Gaur goizean, bestalde, 11 hildako aurkitu dituzte Bagdad hegoaldean eta hego ekialdean. Wisam Saad koronelak azaldu duenez, hildako guztiak gizon heldu eta gazteenak dira.

Datuak ez dira zehatzak eta oraindik ez dute kopuru ofizialik eman baina azken 48 orduetan, Samarrako Al Askari santutegi xiita suntsitu ostean, 200 lagun inguru hil direla uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.