Mundua

Gobernuan jarraitzeko eskatu dio Napolitanok Prodiri

Italiako Parlamentuaren konfiantza mozioa gainditiu beharko du lehen ministro ohiak datozen egunetan. Asteazkenean eman zuen dimisioa, eta erabaki horren bidez, zentro-ezkerreko koalizioaren babesa handitzea lortu du Prodik.

2007ko otsailaren 24a
17:50
Entzun
Romano Prodi jarduneko lehen ministroaren esku utzi du berriro Giorgio Napolitano Italiako presidenteak gobernua eratzeko ardura. Gobernu berria osatzeko enkargua eman baino, mozioa gaindituz Parlamentuaren konfiantza berreskuratzeko eta agintean jarraitzeko agindu dio Napolitanok Prodiri. Horrenbestez, Italiako Senatuan zein ordezkarien ganberan konfiantza mozioei aurre egin beharko die.

Dena den, itxura batean Prodiok ez du konfiantza mozioak gainditzeko arazorik izango, egunotan zentro-ezkerreko koalizioko 16 alderdien babesa areagotzea lortu baitu Prodik. Zentro-ezkerrarena ez ezik, demokrata-kristauena ere eskuratu du,horretarazko izatezko bikoteen eskubideen lege proiektua bertan behera utzita.

Joan den asteazkenean eman zuen dimisioa Prodik, Senatuak bere gobernuaren atzerri politika gaitzetsi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.