Ukraina

Gobernuaren aurka protestan aritu diren guztiak amnistiatzea proposatuko du Janukovitxek

Konponbide bat aurkitzeko mahai inguruan parte hartuko du oposizioak.

2013ko abenduaren 13a
15:13
Entzun

Viktor Janukovitxek esan du atxilotu eta zigortu guztientzat proposatuko duela amnistia orokorra, krisia atzean uzteko. Ukrainako oposizioak gaur iragarri du krisia konpontzeko mahai inguruan parte hartuko duela, eta hor jarriko du mahai gainean presidenteak amnistia orokorra.

Leonid Kravtxuk Ukraina independizatu ondorengo lehen presidentea izango da mahai buru, eta Janukovitxek gaur baieztatu du berak ere parte hartuko duela. Jada bi saio egin dituzte aurreko bi egunetan mahai inguru horretan, baina oposizioak orain arte ez du parte hartu nazioartearen ordezkariak ere egon behar zutela argudiatuz.

Orain, berriz, euren proposamenei Gobernuak ematen dien erantzuna entzuteko asmoz parte hartuko dutela esan dute. Gobernuaren dimisioa, presoak askatzea, errepresioaren arduradunak zigortzea eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak deitzea nahi du oposizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.