Gobernuaren krisiaren kronologia

2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun

2010



Apirilaren 26a. Yves Leterme lehen ministroak dimisioa eman zuen, VLD Flandriako alderdi liberalak gobernu koalizioa utzi ondoren.

Ekainaren 13a. Presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten. Flandriako N-VA alderdi independentistak irabazi zituen.

Irailaren 3a. Gobernua osatzeko erregeak izendatutako negoziatzaileak, Elio di Rupo valoniarrak, dimisioa eman zuen, akordioa lortu ezinik.

Urriaren 4a. N-VAk negoziazio prozesua utzi zuen.

2011



Urtarrilaren 6a. N-VAk uko egin zion gobernua osatzeko proposamenari.

Urtarrilaren 23a. 35.000 lagunek manifestazioa egin zuten Bruselan, gobernua osatzeko politikarien «eraginkortasunik eza» salatzeko.

Ekainaren 1a. Gobernurik osatu gabe munduko marka ezarri zuen Belgikak (353 egun), Kanputxearena gaindituz.

Urriaren 8a. Zortzi alderdik estatua erreformatzeko akordioa egin zuten, N-VA independentista kanpoan utziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.