Mundua

Gobernuko koalizioak irabazi ditu Indiako hauteskundeak

UPA Aliantza Batu Progresiboak, behin-behineko datuen arabera, 543 barrutietatik 204tan lortu du garaipena, duela bost urte baino 60 gehiagotan. Sonia Gandhiren Kongresua alderdiak gidatzen du koalizioa.

2009ko maiatzaren 16a
17:46
Entzun
Indiako Hauteskunde Batzordearen behin-behineko datuen arabera, UPA Aliantza Batu Progresiboak irabazi ditu herrialdeko bozak. Azkeneko legealdian -hots, azkeneko bost urtean- gobernuan egon den koalizioa da, eta Sonia Gandhiren Kongresua alderdiak gidatzen du. Erraz nagusitu da: 543 barrutietatik 204tan lortu du garaipena, 2004an baino 60 gehiagotan.

NDA Aliantza Demokratiko Nazionala, berriz, 116 barrutitan nagusitu da. Horrek agindu zuen Indian aurreko bosturtekoan. BJP Bharatiya Janata alderdi hinduista-abertzalea da koalizioko burua.

Kongresua alderdiak garapen ekonomikoaren aldeko apustua egin du hasieratik. Euren agintaldian, barne produktu gordina 8,6 puntu igo da, batez beste.

Indiako biztanleen %40 Munduko Bankuak ezartzen duen pobrezia lerroaren azpitik bizi dira; egunean 0,94 dolar baino gutxiagorekin, alegia. "Pobreenei eskutik heldu behar diegu", zioen Sonia Gandhik kanpainan. Krisi hori bera baliatu du BPJk lehiakidearen estrategiari eraso egiteko.

Apirilaren 16an hasi zituzten hauteskundeak, eta 714 milioi indiar deitu zituzten parte hartzera, eta maiatzaren 13an artean egin dute bozketan, bost eskualdetan. 1.055 alderdi eta 1.715 hautagai aurkeztu dira; hautagai horietatik 122 baino ez dira izan emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.