Mundua

Gobernuz Kanpoko Erakundeko bost langile hil dituzte Afganistanen

2008ko martxoaren 24a
11:11
Entzun
Afganistan iparraldean Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko bost langile hil egin dituzte gaur, Sheberghan herritik gertu, Afganistango Aholkularitza Tekniko erakundeko kideek jakinarazi dutenez. Beste zazpi kide zauritu egin dituzte.

Lurrean estalita dauden bonbak desaktibatzen aritu dira kide haiek, eta euren egoitzara zihoazen. Hiru lagunek haien lau ibilgailu gerarazi egin nahi izan dituzte, eta eraso egin diete, tiroz. Ibilgailu bateko lagunak izan dira tiroak jaso dituztenak.

Lehergailu mota horien bidez hilero 60 pertsona hiltzen dira Afganistanen; haietako gehienak, adin gabekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.