Palestinako gizon talde batek ikastetxe estatubatuar bateko bi irakasle bahitu ditu Gazan gaur goizean. Lekukoen arabera irakasleak autoan zihoazen armak zituzten palestinar talde batek bahitu dituenean. Antza denez, ikastetxeko zuzendaria eta zuzendariordea bahitu dituzte.
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko iturriek jakinarazi dutenez,aurpegia estalita eta armak eskuetan zituztela lau palestinarrek eskolara bidean atzeman dituzte irakasleak.
Ekialde Hurbila
Goizean bahitutako ikastetxe estatubatuarreko bi irakasleak aske utzi dituzte
HendrikTaatgen irakasle herbeheretarra eta Brian Ambrosio australiarra aske utzi dituzte lekuko batzuen arabera. FPLP Palestina Askatzeko Herri Fronteak hartu du bere gain goizeko bahiketa. Ahmed Saadat euren buruzagia askatzeko eskatu dute. Bahituak Mahmud Abbas Palestinako presidentearen bulegoan askatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu