Ester Quintanaren kasua erabakiorra izan da Katalunian gomazko piloten erabilera debekatzerako orduan. Begi bat galdu zuen Quintanak 2012ko greba orokor batean. Istiluen aurkako polizia eskopetadun bat eta inspektoreorde bat inputatu ditu epaile batek, Quintanaren lesioa gomazko piloten eragiten dituzten zauriekin bateragarria delako.
Quintanaren kasuan, orduan Generalitateko Barne kontseilari zen Felip Puigek ukatu egin du egun hartan gomazko piloten erabilera baimendu zuenik. Gainera, araudiak agintzen duenaren arabera, derrigorrezkoa da Mossoen zuzendariak agindua ematea horiek erabili ahal izateko.
Hamar zauritu larri eragin dituzte 2008. urtetik gomazko pilotekin, Stop Bales de Goma eta Ojo con tu ojo elkarteek emandako datuen arabera. Lesio gehienak begietan eragin dituztela diote, baina baita barean ere.
PSC, ICV eta CUP alderdiek ez zuten alde bozkatu debekua "berehalakoa" izatea eskatzen zutelako, eta PPk aurka bozkatu zuen ez dagoelako horiek debekatzearen alde.