India

Gonarik ez janzteko gomendatu die turistei Indiako Gobernuak

Emakumeei "gauez ez ateratzeko eta gonarik ez janzteko" gomendatzen dieten txartelak banatzen dizkiete turistei aireportuetan.

Zenbait emakume, Bombay hiriko Taj Mahal hotel ospetsuaren aurrean. DIVYAKANT SOLANKI / EFE
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 29a
12:20
Entzun

Indiara heldu berri diren turistek "ongi etorrirako kutxa" bat jasotzen dute aireportuetan. Mahesh Sharma Kultura eta Turismo ministroaren esanetan, txartel bat ere ematen diete bisitariei, "zer egin, eta zer ez egin" esaten diena. Prentsaren aurrean azaldu ditu zein diren turistek jarraitu beharreko gomendioak:  "Gauez ez ateratzea, gonarik ez janztea eta autoren batera igotzekotan matrikularen argazkia lagunei bidaltzea".

Kazetariek galdetuta, azalpenak eman behar izan ditu ministroak: "Nire asmoa ez zen turistei zer jantzi behar duten agintzea, Indiako erlijio ohiturak ezberdinak direla gogoraraztea baizik". Erlijio eta gurtza tokiekin lotu ditu gomendioak Sharmak: "Gurtza toki batzuetan burua estali behar da, beste batzuetan zapatak erantzi; hori da esan dudana".

Polemika eragin dute ministroaren esanek, eta oposizioak gogor kritikatu du agintaria. Arvind Kejriwal New Dehliko alkateak, Twitter sare sozialean idatzi du ministroaren aurka: "Veda testu sakratuen garaian janzkeraren gaineko eskubide gehiago zituzten emakumeek, Modiren garaian baino".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.