Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi duGonzalo Boye, inongo neurririk gabe, ikertu gisa deklaratu ostean, ustezko diru zuritzeko delitu bategatik. Kataluniako presidente kargugabetu Carles Puigdemonten abokatua da.
Poliziak hamabost orduz miatu zituen Boyeren etxea eta bulegoa, herenegun, haren bezero ohi Jose Ramon Prado Sito Miñanco narkotrafikatzaileak zuzendutako sare baten aurkako ikerketen harira.
Boye lasai agertu da, eta adierazi du espero duela operazioa ez izatea Puigdemonten aurkako euroaginduari lotutako «operazio politiko-judizial bat».
Gonzalo Boye aske geratu da, deklaratu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu