ESPAINIA

Gonzalo Moliner hautatu dute CGPJko presidente

Gonzalo Moliner izendatu dute Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidente; aldeko 12 botorekin eta aurkako 5 botorekin, 3 abstentzio izan dira. Carlos Divar ordezkatuko du. 

2012ko uztailaren 17a
17:03
Entzun

Gonzalo Moliner izendatu dute Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidente; aldeko 12 boto eta aurkako 5 botorekin, 3 abstentzio izan dira. 

Carlos Divar ordezkatuko du. Divarrek dimisioa aurkeztu zuen ekainean, ustez diru publikoa xahutzeagatik

Izaera progresista du Molinerrek. Gobernuaren lan erreformaren aurka agertu da magistratua, "konstituzioaren aurkakoa" delakoan. Jueces para la Democracia elkarteko kidea da gainera; 1983an eta 1984an, elkarteko batzorde konstituziogileko kidea izan zen, hain zuzen. 

2008an, Goreneko auzi sozialetako aretoko presidentea izendatu zuten Moliner. 1998tik zen sala horretako epaile. 2004ko urritik Goreneko Batzordeko kidea ere bada. 

Gorenak Sorturen auzia aztertu zuenean zazpi epailek egin zuten legeztatzearen alde, boto partikularra aurkeztuz. Tartean zen Moliner.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.