AEB-etako hauteskundeak
"Gora Obama!"
David Bieter Boiseko alkateak euskaraz egin ditu Barack Obama presidentegai demokrata izateko hautagaiaren aldeko oihuak mitin batean.
David Bieter (Boise, 1961) da hiriburu bateko alkate euskaldun bakarra, hain zuzen ere, AEBetako Idaho estatuko Boise hiriburukoa. Euskalduna eta Barack Obama presidentegai demokrata izateko hautagaiaren aldekoa. Bi gauza horiek argi utzi zituen otsailaren 5ean, Astearte handian, Idahon Obamak irabazi zuela ospatzean. "Gora Obama!" oihukatu zuen, eta jendeak ere goraka erantzun. Sustatu-k jarri gaitu arrastoan. Ikusi bideoa:
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu