errusia

Gorbatxovek hauteskundeak baliogabetzeko eskatu du

"Errusiako agintariek onartu behar dute faltsifikazio asko eta iruzurrak izan zirela, eta emaitzek ez dutela herritarren borondatea islatzen", esan du SESBeko presidente izandakoak.

2011ko abenduaren 7a
13:03
Entzun

Mijail Gorbatxov SESBeko presidente izandakoak Errusiako Legebiltzarreko hauteskundeak baliogabetzeko eta berriro egiteko eskatu du gaur. "Errusiako agintariek onartu behar dute faltsifikazio asko eta iruzurrak izan zirela, eta emaitzek ez dutela herritarren borondatea islatzen", esan du. "Ondorioz, berriro hauteskundeak deitu beharko lituzkete".

Emaitza ofizialen arabera, Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak irabazi zituen bozak —Errusia Batuak—, parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortuta, baina oposizioak salatu zuen iruzurra egon zela eta botoen %15 gehiago eman zizkiotela. Errusia Batuak duela lau urte baino 77 legebiltzarkide gutxiago jaso zituen, emaitza haiek diotenez, eta ozta-ozta eutsi dio gehiengo osoari.

PCR alderdi komunistak emaitzak ia bikoiztu eta 92 eskainu lortu ditu (lehen, 57 zeuzkan), %19,16. RJ sozialistak 64 aulki (lehen, 38), %13,22. PLDR liberalak 56 (40), %9,14.

Igandean egin zituzten hauteskundeak, eta %60,2koa izan zen parte hartzea —orain dela lau urte %63koa—. Presidentziarakoak udaberrian izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.