Erresuma Batuan (EB) atzo, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak ez ezik, udaletakoak ere egin zituzten eta, espero bezala, Alderdi Laboristak emaitza txarrak lortu ditu -bertako kidea da Gordon Brown EBko lehen ministroa-.
Lehen emaitza batzuen arabera, esaterako, Bristolen liberal-demokratek eta kontserbadoreek launa aulki irabazi dituzte, laboristen kaltetan. Central Bedfordshiren laboristek ez dute deus lortu.
Europako Legebiltzarrerako emaitzak, berriz, ez dira jakingo igande gauera arte. Dena dela, Alderdi Laboristak hirugarren edo laugarren buka dezakeela diote EBn.
Diru publikoen ustezko erabilpen okerragatik krisi politiko handian da EB, eta horrek eragin egin dio Alderdi Laborista. Lau ministrok kargua utzi dute, kasu; azkenak uzten John Hutton Defentsa ministroa eta James Purnell Lan eta Pentsioetakoa izan dira, gaur. Horrez gain, Parlamentuan 72 diputatuz osatutako talde bat sortu da, lehen ministroaren dimisioa eska dezakeena. Kargua uzteko eskaera hori, hauteskunde emaitzen arabera izango da.
David Cameron Alderdi Kontserbadoreko buruzagiak EBko hauteskundeak aurreratzeko eskatu du.
Erresuma Batua
Gordon Brown lehen ministroa, gero eta babes txikiagoarekin
Diru publikoen erabilpenaren auziak eragin egin dio Alderdi Laboristari udal hauteskundeetan, eta Defentsa eta Lan eta Pentsio ministroek ere dimisioa eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu