Madrilgo Autonomia Erkidegoko Institutu Anatomiko Forentseko arduradunak atzo azaldu zuenez, «zaila» izango da atzoko atentatuan hildako guztiak identifikatzea eta denbora beharko da horretarako. Izan ere, gorpu asko erabat txikituta daude eta zatiak bata bestearen oso gertu agertu direnez, proba asko eta luzeak egin beharko zaizkie azken emaitzak ezagutu aurretik. Hegazkinetan gertatzen ez den bezala, trenean nor doan jakitea ere oso zaila dela dio, bidaia txartela erostean inork ez duelako bere burua identifikatzen; beraz, gorpuak norenak izan daitezkeen jakitea ere benetan zaila dela esan zuen.
Gorpuen zatiek zaildu egingo dute identifikazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu