LIBIA
Gose greba hasi dute 130 preso politikok askatzeko eskatzeko
Tripoliko kartzela batean preso dauden 130 preso politiko inguruk gose greba hasi zuten astelehenean, askatzeko eskatzeko. Preso gehienak Anaia Musulmanak alderdiko kideak dira. Talde hori legez kanpo dago Libian. Moammar Gadafi presidentearen seme Seif al Islam Gadafik hitz eman zuen 2004ko irailean askatuko zituela guztiak. Baina ez zuen bere hitza bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu