Gose greban dagoen preso palestinar bat larri dago
JARAS. Zaer Halahle presoaren senideek adierazi dute oso larri dagoela hura; presoak 75 egun bete ditu gose greban. Medikuek adierazi dute jaten ez badu «edozein unetan» hil daitekeela. Beste 2.000 eta 2.500 preso artean ari dira gose greba egiten euren eskubideen alde apirilaren 17az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu