Gose greban dauden sei preso palestinar hiltzeko arriskuan daude

Ospitale batera eraman ditzala eskatu dio Gurutze Gorriak Israeli; nazioarteak esku har dezala nahi du PANek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gurutze Gorriak ohartarazi duenez, «berehala» hiltzeko arriskua dute epaiketarik gabeko espetxeratuen egoera salatzeko gose greban dauden sei preso palestinarrek, eta ospitale batera eramateko eskatu dio Israeli. Giza eskubideen aldeko erakunde palestinarren arabera, ia 2.000 preso palestinar daude gose greban Israelgo espetxeetan. Gehienek joan den hilaren erdialdean ekin zioten protestari.

Sei preso horiek, baina, 47 eta 71 egun artean daramatzate gose greban. Juan Pedro Schaerer Gurutze Gorriko kideak erran du elikatzeko edo mediku zaintza jasotzeko erabakia preso bakoitzarena dela, baina esan du ospitale batean egokiago kasu egin dakiokeela haien egoerari. PAN Palestinako Aginte Nazionalak, berriz, esku hartzeko eskatu dio nazioarteari. «Presoen bidezko eskakizunak onartzera behartu behar du nazioarteak Israelgo Gobernua, nazioarteko legeek bermatutako gutxienekoa baita eskatzen dutena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.