Gose greban zegoen preso disidente bat hil da Kuban

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
HABANA. Wilman Villar hil da, gose greban 50 egun zeramatzan Kubako preso disidentea. Oposizioak gobernuari leporatu dio heriotza, eta saihestu zitekeela nabarmendu du. Azaroan atxilotu zuten Villar protesta batean, eta, agindutakoa ez betetzea eta aginteari eraso egitea leporatuta, lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten. AEB Ameriketako Estatu Batuek heriotza salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.