Mundua

Gose greban zen disidente kubatar bat hil da

Wilman Villarrek 50 egun egin ditu gose greban, erresistentzia eta atentatu bat egiteagatik lau urteko espetxe zigorra jaso ostean.

2012ko urtarrilaren 20a
18:39
Entzun

Wilman Villar disidente kubatarra hil da bart, 50 egunez gose greban izan ostean. 2011ko azaroaren 12an atxilotu zuten, eta, Elizardo Sanchez Kubako Giza Eskubideen eta Adiskidetze Nazionalaren Batzordeko presidenteak esan duenez, lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten "bermerik gabeko epaiketa batean".

"Oposizioko kide aktiboa zen, Kubako Aberri Batasuneko kidea", gaineratu du Sanchezek. Erresistentzia eta atentatu bat egin izana leporatu zioten Villarri. Segurtasun handiko espetxe batean sartu zuten, eta errugabea zela argudiaturik hasi zuen gose greba Villarrek.

Gose greban haren osasuna okertu zenez, Santiagoko ospitale batean zen urtarrilaren 13az geroztik. Presoaren emazte Maritza Pelegrinok ostegunean esan zuen pneumonia zuela eta giltzurrunak eta gibela infekzio batek hartuta zeuzkala. Sanchezek haren kasua eta Orlanda Zapata Tamayorena alderatu ditu, eta Kubako Gobernua egin du heriotzaren erantzule.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.