Turkia

Granadekin eraso diote Istanbulgo udal administrazioko eraikin bati

Hiru lagun arin zauritu dira. Izu handia sortu du atentatuak.

2008ko abuztuaren 7a
14:47
Entzun
Atentatua izan da gaur goizean Istanbulen (Turkia):granadak jaurti dituzte udal administrazioaren eraikin baten aurka, Uskudur barrutian, Asiako aldean.

Granada bakarra lehertu da, baina izu handia sortu du leherketak eraikineko langileen artean. Hiru lagun zauritu dira, baina arin.

Poliziak egindako lehen ikerketen arabera, mortero batekin jaurti dituzte granadak, ondoko parketik. Leherketa gertatu den unean motorrean alde egin duten gizon bat eta emakume bat dauzka Poliziak susmagarritzat, eta haien bila dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.