Mundua

Grande Marlaskak "Galiziako dialektoa" deitu dio galizierari

NOS-Unidade Popular alderdiak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea kritikatu du, eta honek atzera egitea lortu du.

2008ko otsailaren 7a
16:59
Entzun
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak galizierari "Galiziako dialektoa" deitu zion urtarrilaren 28an NOS-Unidade Popular Galiziako ezkerreko alderdi independentistako lau kideri hartutako deklarazioan -Espainiako erregearen irudia erretzeagatik hartu zien deklarazioa haiei; aske utzi zituen, baina auzipetuta daudela jakinarazi zien-.

Epailearen adierazpena dela-eta, NOS-Unidade Popularrek haren jarrera kritikatu du, "galiziera ez baita Galiziako dialektoa, bertako hizkuntza koofiziala baizik". Idatzi ofizial batean egin zuen adierazpen hori epaileak eta, NOS-Unidade Popularren ustez, "Galiziako hizkuntzari mesprezua adierazi zion. Auzitegi Nazionalaren izaera erreakzionarioa eta anakronikoa dela erakusten du". Horregatik ere auzitegi hori desagertzeko eskatu du Galiziako ezkerreko alderdi independentistak.

Bide batez, Grande Marlaskaren adierazpen haren kontrako kanpainari ekin zion aipatutako alderdiak, salaketaren berri hainbat lekutan egin du, "baina Galiziako Gobernua isilik egon da".

Grande Marlaskak bere adierazpenean atzera egitea lortu dute, epaileak galizierari "Galiziako hizkuntza" deitu baitio azkenik idatzi ofizialean, aurrekoa ordezkatuz. "Txikia bada, garaipena da", esan du NOS-Unidade Popularrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.