mundua

GRAPO Berriaren izenean bonba abisu bat egin dute Espainiako epaitegi batean

Ez da eztandarik izan Logroñoko Auzitegian. Ustez Barakaldotik deitu dute.

2013ko otsailaren 7a
19:23
Entzun

GRAPO Berriaren izenean bonba abisu bat egin dute gaur goizean Logroñoko Auzitegian (Espainia), ustez Barakaldoko telefono kabina batetik deituta. Bonba 10:40etan lehertuko zela esan du deitzaileak. Eraikina hustu egin du Espainiako Poliziak, eraikina gainbegiratu du bonbarik zen ikusteko, 10:40etan ez da eztandarik izan, eta 11:00ak aldera jendea atzera berriz auzitegira sartzen hasi da.

GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxista 1975ean sortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.