Jose Ortin Martin GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistako presoa hil da gaur Alacanteko (Herrialde Katalanak) kartzelan, bihotzekoak jota. Hiru anaia zeuden harekin, eta 13:00ak aldera izan du ezbeharra.
1995etik zegoen preso, Publio Cordon espainiar enpresaburua bahitzea egotzita. 63 urte zituen Ortinek, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra jarri zion 1998an auzi horregatik. Bartzelonako lapurreta bategatik beste 40 urteko zigorra zeukan.
Hain zuzen, Guardia Zibila Frantzian, Probentza eskualdean, Cordonen gorpuaren bila aritu da azkeneko asteetan. Fernando Silva Sande GRAPOko presoak 2008ko abenduan aitortu zuen enpresaburua bahituta zutenean hil zela, istripuz. Leihotik ihes egiten saiatu zenean hil zela azaldu zuen. GRAPOk, orain arteko aitortzetan, erreskatea jaso ostean Cordon aske utzi zutela ziurtatu izan du beti. Baina Cordon ez da agertu oraindik. Iturri judizialen arabera, Silvaren aitorpen horren ostean -lekuaren berri ere eman zuen-, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak kasua berriro zabaldu eta gorpuaren bila hasteko agindua eman zuen.
Espainia
GRAPOko preso bat hil da, bihotzekoak jota
Jose Ortin Martin da hildakoa. Alacanteko kartzelan zegoen 1995etik, Publio Cordon enpresaburua bahitzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu