MUNDUA

GRAPOko ustezko laugarren kide bat atzeman dute, Cordonen bahiketarekin lotuta

2012ko uztailaren 20a
14:44
Entzun

GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistetako ustezko laugarren kide bat atzeman du gaur Guardia Zibilak Caceresko espetxean (Espainia), Publio Cordon enpresariaren bahiketarekin lotuta. Hain zuzen ere, Cordon bahituta eduki zuten etxea alokatzea leporatzen diote. Maria Victoria Gomez Mendez kartzelan dago 2000 urteaz geroztik.

Atzo, ustezko GRAPOko beste hiru kide atxilotu zituzten kasu beragatik. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak jakinarazi zuen bahitu eta hamabost egunera hil zela Cordon. Atxikita zuten pisuko leihotik ihes egiten saiatzerakoan erori eta zaurien ondorioz hil omen zen. Gorpurik ez da agertu, momentuz.

Ministroak azaldu zuen "orain dela denbora bat" Guardia Zibilak Cordon bahituta eduki zuten etxea topatu zuela, Lyonen (Frantzia). 1995ean bahitu zuen Cordon GRAPOk, Zaragozan (Espainia), eta egundaino ez da ezer jakin, desagertu eta hilabete eta erdira haren sendiak Parisen 400 milioi pezetako erreskatea ordaindu zuen arren.

Ikerketak irekita jarraitzen du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.