Greba orokorrak oihartzun eskasa izan du Bolivian
LA PAZ. Erreserba natural batetik pasatzekoa den errepidearen aurka protesta egiten ari diren indigenak babesteko eta funtzionarioen soldatak igotzeko eskatzeko grebara deitu ditu langileak atzo eta gaur COB Boliviako Langileen Zentrala sindikatuak. Gaur amaituko dute lanuztea, baina sindikatuko buruzagiek aitortu dute atzo kasik ez zela nabaritu. Evo Morales presidentearekin biltzekotan ziren bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu