Grezia Turkiarekin duen muga guztian zehar lubakia egiten ari da, Europako Batasunera iritsi nahi duten legez kanpoko etorkinen sarrera oztopatzeko asmoz. Tu Vima Greziako egunkariak erreportaje zabal bat kaleratu du gaur gaiaren inguruan eta, azaltzen duenez, lubakiak 120 kilometroko luzera izango du, eta 30 metroko zabalera eta zazpi metroko sakonera.
To Vimaren arabera, lanaren lehen zatia ia amaituta dago —14,5 kilometrokoa—, eta 11 eta 13,2 kilometroko beste bi eremurako obrak prestatzen hasiak dira.
Etorkinen eskubideen aldeko taldeek eta gaian adituek lubakia eraikitzea kritikatu dute. Haien ustez, lanak ez du arazoa guztiz konponduko, inmigranteek Evros ibaitik sartzen jarraitu ahal izango dutelako.