mundua

Greziak Erroman daukan enbaxadan lehergailu bat indargabetu du Poliziak

Finlandiako, Albaniako, Venezuelako, Danimarkako, Kuwaiteko eta Marokoko enbaxadetan ere pakete susmagarriak aztertu dituzte, baina azkenean ez zirela arriskutsuak ikusi dute espezialistek.

2010eko abenduaren 27a
17:31
Entzun
Greziako enbaxadan pakete bonba bat indargabetu du erromako Poliziak. Enbaxadako langile batek paketea ireki du, baina, kasualitatez ez da lehertu. Barruan zeukana ikusitakoan Poliziari deitu eta hmomentuan berau indargabetzen ari dira espezialistak. Pasa den astean Suitza eta Txileko enbaxadetan lehertu ziren eskutitzen antzekoa zela jakinarazi dute. Federazio Anarkiko Informala erakundeak bere gain hartu zituen leherketa haiek.

Finlandiako, Albaniako, Venezuelako, Marokoko, Kuwaiteko eta Danimarkako enbaxadetan ere pakete susmagarriak ikusi dituzte, baina, ez zirela arriskutsuak ondorioztatu dute lehergailu teknikariek. Venezuelakoa gabonetako zorion eskutitz bat zen, eta Marokokoa, berriz, agenda bat. Erromako Polizia enbaxada guztiak pasatzen ari dira banan banan, pakete susmagarririk ba ote dagoen ikusteko. Egoera kontrolpean dagoela jakinarazi dute hala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.