EKONOMIA

Greziako egoera bideratzeko akordioa egin dute EBko kideek

Europako Batasuneko herrialdeek akordioa egin dute Grezia jasaten ari den krisi latza bideratzen hasteko. Europak zorroztasun gehiagoz aritzeko eskatu dio Greziari, baina ez du diru laguntzarik iragarri.

2010eko otsailaren 11
14:25
Entzun
Europako batasuneko herrialdeek akordioa egin dute Grezia jasaten ari den krisi gogorra bideratzen hasteko. Europako Kontseiluko presidente Herman Van Rompuy-k iragarri du akordioa badela, baina ez du zehaztasun gehiegirik eman. Europako Batasuneko herrialdeek, besteak beste, Greziari eskatu diote zorroztasun gehiagoz zaintzeko duen zorra, eta gogorarazi dio defizit publikoa lau puntu gutxitu behar duela aurten.

Diru laguntzarik ez du iragarri Europako Batasunak; Van Rompuyren arabera, Greziako Gobernuak ez du eskatu ere egin. Hortaz, funtsean, babes adierazpena izan da lortutako akordioa: "Guztiz babesten ditugu Greziako Gobernuaren ahaleginak eta duen konpromisoa 2010erako eta hurrengo urteetarako dituen helburuak lortzeko". Nolanahi ere, egoera okertzekotan laguntzak iragarri ditu EBk. "Euroguneko kideek neurri erabaki eta koordinatuak hartuko dituzte eurogunearen finantza egonkortasuna barmatzeko", dio akordioak.

Zorra etengabe handituz joan da Grezia azken urteetan, eta krisiak agerian utzi du kontrolik ez dutela izan agintariek. Zorrak pagatu ezinik dago orain herrialdea, eta horrek arriskuan jarri ditu euroa eta Europako Batasuna bera. Batasuneko herrialdeek diote akordioaren helburua dela euroaren egonkortasuna bermatzea.

Frantziak eta Alemaniak gidatu dute egoera bideratzeko erreskatzea, Euroguneko ekonomia handienak direnez gero. Egoera bideratzeko interes handia dute Frantziak eta Alemaniak: herrialde haietako bankuek dirutza handia egin dute Greziako zor publikoa erosita, eta orain kobratu gabe geratzeak kinka larrian jartzeko arriskua ekarriko lieke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.