Greziako finantza burua eta lehen ministroa, ospitalera
ATENAS. Osasun arazoak izan ziren albiste iturri Grezian atzo. Batetik, Antonis Samaras Greziako lehen ministroari erretina askatu zitzaion, eta gaur ebakuntza egingo diote Atenasko Attiko ospitalean. Bestetik, Finantza ministro Vassilos Rapanos zorabiatu egin zen, eta ospitalean sartu zuten. Hori horrela, ezin izan du gainontzeko ministroek bezala karguaren zina egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu