Gernika ontzia libre da Mediterraneo itsasoko uretan nabigatzeko. Atxikita zegoen portuko agintariek ontziaren paperak aztertu dituzte, eta bertan behera utzi dute Greziako Gobernuak emandako legez kanpoko agindua. Orain etxera itzuliko da.
Ontzia geldiarazi zutenean zortzi lagunek hasi zuten gose greba ere bertan behera geratu da, eta Espainiak Grezian duen enbaxadako okupazioa ere, utzi egin dute. Ontzia geldi egotera behartu duten egunetan Kolymvariko portuan (Creta) egon da, Greziako gobernuko patruilen zaintzapean.
Manuel Tapial ekintzaileak azaldu bezala, "herritarren garaipen bat izan da, Espainiako Gobernuaren isiltasunaren eta babes faltaren aurrean". Azkenean, "presio neurriei esker" Mediterraneoko urak libre dira berriz guztientzat. Aktibistaren esanetan, Askatasunaren Flotilla itsasoratu ezin izan badute ere, euren helburu nagusia Gazako Franjako blokeoa eta palestinarren egoera nazioarteko agendan" zen.