Greziako herritarrek 5.000 milioi euro atera dituzte bankuetatik

2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Astebetean 5.000 milioi euro atera dituzte Greziako herritarrek bankuetatik, Greziako bankuen iturrien arabera. «Ziurtasunik eza kalteak eragiten ari da ekonomian eta bankuaren sisteman», ohar-tarazi du George Provopulos Greziako Bankuko gobernadoreak.

Herritarrak astelehenean hasi ziren auren kontu korronteetako dirua ateratzen, Georgios Papandreu jarduneko lehen ministroak erreferenduma iragarri zuenean. Iaz, Greziako zorraren krisia gordindu zenean, herrialdeko dirutza handienen jabeek bankuetan zuten dirua atera zuten atzerrira eramateko. Oraingoan, ordea, herritar arruntak ari dira dirua ateratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.