Greziako krisiaren kronologia

2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun

2009

Urriaren 4a. Pasokek gehiengo osoz irabazi zituen boz aurreratuak.

2010

Maiatzaren 2a. EBk eta NDFk 110.000 euroko mailegua onartu zuten Greziarentzat.

Maiatzaren 4a eta 5a. Urteko zortzi greba orokorretatik lehena egin zuten, 48 ordukoa.

Maiatzaren 6a. Legebiltzarrak neurritasun plana onartu zuen; 30.000 milioi euro murriztea zen haren helburua.

2011

Ekainaren 29a. NDFk eta EBk laguntza desblokeatzeko exijitutako neurritasun plan berria eta pribatizazioak onartu zituen legebiltzarrak.

Uztailaren 21a. Euroguneak bigarren erreskatea erabaki zuen Greziarentzat, baina ez zuten onartu, kideen arteko desadostasunengatik.

Urriaren 2a. Greziak aitortu zuen ez zituela helburuak beteko, eta 6.600 milioi euro aurrezteko neurri berriak onartu zituen.

Urriaren 19a. Bi eguneko greba orokorra egin zuten, eta liskarretan sindikalista bat hil zen.

Urriaren 27a. Greziak eta EBk bigarren erreskatea adostu zuten.

Urriaren 31. Lehen ministroak erreskatearen inguruan erreferenduma egitea proposatu zuen, eta EBk 8.000 milioi euro blokeatu zituen.

Azaroaren 8a. Greziako Gobernuak dimisioa eman zuen.

Azaroaren 10a. Lukas Papadimos bankari ohia izendatu zuten sozialdemokraten, kontserbadoreen eta muturreko eskuindarren koalizio gobernuko lehen ministro.

2012

Otsailaren 12a. Legebiltzarrak neurritasun plan berria onartu zuen; soldata minimoa jaitsi zuten, eta hitzarmen kolektiboak baliogabetu zituzten. Liskar gogorrak piztu ziren protestetan.

Otsailaren 21a. EBk 130.000 milioi euroko bigarren erreskatea eta zorra kitatzea onartu zuen, gobernuak 3.300 euroren murrizketak iragarri ondoren.

Martxoaren 8tik 12ra. Greziak zorraren zati bat kitatu zuen, 100.000 milioi euro barkatzea negoziatu ondoren.

Apirilaren 11. Lukas Papadimosek legebiltzarra desegin zuen, eta maiatzaren 6rako hauteskundeetara deitu.

Maiatzaren 6a. Pasok eta ND izan ziren bozetako galtzaile nagusiak. Kontserbadoreek bozak irabazi bazituzten ere, ez zuten gobernua osatzeko behar adina babes lortu. Siriza ezkerreko alderdia bigarren geratu zen.

Maiatzaren 7tik 10era. NDko hautagai Andonis Samaras, Sirizako buru Alexis Tsipras eta Pasokeko Evangelos Venizelos ahalegindu ziren gobernua osatzen, hurrenez hurren, baina inork ez zuen behar adina babes lortu.

Maiatzaren 9a. Aurreikusi baino 1.000 milioi euro gutxiago eman zizkion EBk Greziari ziurgabetasunagatik.

Maiatzaren 13a. Greziako presidente Karolos Papuliasek hartu zuen gobernua osatzeko erronka.

Maiatzaren 15a. Batasun nazionaleko negoziazioek huts egin ondoren Greziako presidenteak Panayotis Pikrammenos legelaria izendatu zuen behin-behineko gobernuko lehen ministro.

Maiatzaren 19a. Karolos Papuliasek legebiltzarra desegin zuen, eta hauteskundeetara deitu ekainaren 17rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.