ASKATASUNAREN FLOTILLA

Greziatik abiatzea lortu duen ontzi bakarra 24 orduan helduko da Gazara

EBk arduraz jokatzeko eta elkarrizketa berreskuratzeko eskatu die israeldarrei eta palestinarrei. 

2011ko uztailaren 18a
17:20
Entzun

Dignite-Al Karama ontzia Gazara heltzear da. Greziatik abiatzea lortu duen bigarren flotillako ontzi bakarra da, eta joan den larunbatean utzi zuen Kastellorizo irla.

Guztia ondo badoa, datozen 24 ordutan helduko da Gazara. Palestinarren aldeko hamar ekintzaile doaz ontzian.

Hainbat oztopo jarri dizkiete Askatasunaren Flotillei, blokeoez gain lehenengo flotillak jasan zuen erasoan bederatzi lagun hil zituzten.

Bidean geratu diren ontziek gogorarazi dute ontzi txiki horrek "determinazioa eta nazioarteko elkartasuna" sinbolitzatzen dituela, Gazako "hesia hautsi" eta 2007tik Gazako franjan preso dituzten 1.600.000 palestinarrei babesa helarazteko bidean delako.

Gernika itsasontzia da bidean geratu direnetako bat; Grezian geratu zituzten eta hilaren 13an aske utzi zuten. Aste honetan etxerako bidea hartuko du. Baina argi utzi dute euren ekintzekin jarraituko dutela "blokeoa guztiz altxa arte". Gainera, Askatasunaren hirugarren flotillan parte hartzeko prest agertu dita Gernika ontziko ekitnzaileak, euren izateko arrazoia delako "bakearen eta giza eskubideen alde borrokatzea".

Europako Batasunak palestinar eta israeldarren elkarrizketa eskatu du

Europako Batasuneko Kanpo Ministerioak  bakearen bidean jarraitzeko eskatu die palestinar eta israeldarrei. Arduraz jokatzeko eta elkarrizketak berhartzeko deialdia egin diete, aspaldi geldi dagoen bake prozesuan urratsak ikusi asmoz. 

Gainera, Europako Batasunak jakinarazi die prest legokeela Estatu palestinarra onartzeko, baina "dagokion unean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.