Nolanahi ere, Espainiako Ingurumen MInisterioko iturriek jakinarazi dutenez, sutea "ia-ia kontrolatuta" daukate, eta gune bakarrean dago bizirik, Selas herriaren inguruan.
13.000 hektarea lur —gehienak pinutegiak— erre eta 11 lagunen heriotza eragin duen sute handia joan den larunbat arratsaldean piztu zen, Riba de Saelices herri inguruan. Haizeagatik eta lehorteagatik segituan zabaldu zen eta indar handia hartu zuen. Jende asko beren etxeetatik kanpo egon behar izan da egunotan suak harrapa ez zezan.
Espainia
Guadalajarako sutean hildako 11 lagunak identifikatu dituzte
Iragan igandean Guadalajaran (Gaztela-Mancha, Espainia) sute bati aurre egiteko zaintalde batean parte hartzen ari zirela hildako 11 lagunak identifikatzea lortu dute. Haizearen norabide aldaketa baten ondorioz, ezustean suak harrapatu zituen 11 pertsona horiek, eta guztiz kiskali zituen. Horregatik, nekeza izan da identifikatze prozesua. Asteburuan Guadalajaran piztu zen sute handiak dagoeneko 13.000 hektarea lur erre ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu