Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak Caracasko aireportuan lur hartu du gaur, eta segurtasun kontrolak arazorik gabe pasa ditu. "Gure lur maitean jada! Venezuela, migrazio kontrola pasa dugu eta gure herria dagoen lekurantz joango gara", idatzi du Twitterreko bere kontuak. Aireportuan jarraitzaile andana zuen zai, eta horiek "Guaido, Guaido" oihu artean hartu dute oposioko kidea.
Azken egunetan Latinamerikako hainbat herrialdeetan egon da Guaido babes bila, nahiz eta Venezuelatik ez ateratzeko agindua zuen. Hori dela eta, askok espero zuten Venezuelak Guaido atxilotuko zuela bidaia horretatik itzultzean.
Guaidok Venezuelako presidentetzat hartu zuen bere burua urtarrilaren 23an. Presidentea, baina, Nicolas Maduro da urtarrilaren 10ean kargua berriro hartu zuenetik. Egoera asko tenkatu da azken bi hilabete eta erdian, baina Madurok agintaldiari eustea lortu du.