Pentagonoak jakinarazi duenez, Shawali Khan, Khi Ali Gul, Abdul Ghani eta Mohammed Zahir Afganistanera bidali dituzte, haien kasuak aztertu ostean. Hala, beste lau preso afganiar geratuko lirateke Guantanamoko espetxean.
2002an zabaldu zuten Guantanamoko kartzela, "borrokalari etsaiak" atxikita edukitzeko asmoz. Egun 132 preso daude han.
Barack Obama presidenteak behin baino gehiagotan iragarri du espetxea behin betirako ixteko asmoa.