Guantanamoko lehen auzi zibila atzeratu egin dute
WASHINGTON. Atzo zuten hastekoa Guantanamoko preso ohi baten aurkako lehen epaiketa zibila, AEBetan. Haatik, igandera arte atzeratu dute. Ahmed Khalfan Gailani da akusatua, eta AEBen enbaxada baten aurkako eraso batean 224 lagun hiltzea egozten diote. Adituen ustez, atzerapenak are gehiago zaildu dezake Guantanamoko preso guztiak auzitegi zibiletan epaitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu