Lasaitu dira duela bi aste Michael Brown gaztearen hilketaren ondorioz hasitako protestak. Hori dela eta, Jay Nixon Mossouriko gobernadoreak Guardia Nazionala erretiratzea erabaki du. Aste hasieran joana zen Guardia Nazionala Fergusonera, bertako Poliziari lagundu asmoz. Orain, ordea, hilketaren inguruko ikerketa abian dela, egoera "baretu" dela jakinarazi du Nixonek.
Abuztuaren 9ko gauean manifestazioak hasi zirenetik, 163 pertsona atxilotu ditu Poliziak, horietatik gehienak segurtasun indarren aginduak ez betetzeagatik. Atzemandakoen artean hinbat kazetari daude.
Astelehenean emango diote azken agurra Poliziak hildako 18 urteko gazteari.