Guardia Zibileko kide bat hil da gaur goizean Galizian, banku batean lapurreta egiten saiatzen ari ziren lagun batzuekin izandako tiroketan. Iturri ofizialen arabera, goizeko seiak inguruan A Cañizako (Pontevedra) banketxe bateko alarmak salto egin du, hain zuzen ere, alboko lokal batetik norbaitzuk bulegora sartu direnean.
Alarmak jotzean Guardia Zibileko zenbait kide joan dira banketxera, eta han tiroketa gertatu da ustezko lapurrekin. Guardia zibil bat hil egin da tiroketa horretan. Beste guardia zibil bat eta ustezko lapurretako bat zaurituta daude. Ustez lapurreta saioan parte hartu duen beste lagun batek ihes egitea lortu du.
Mundua
Guardia zibil bat hil da Galizian, banku lapurreta batean izandako tiroketan
Beste guardia zibil bat eta ustezko lapurretako bat zaurituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu