Generalitateak Hospitaleten duen Telekomunikazio Zentrora joan dira lau guardia zibil. Mercedes Armas epaileak atzo kaleratu zuen auto bat, Generalitateak martxan jarritako app-ak desaktibatzeko. Agindu hori betetzera joan dira.
App horien bitartez boto elektronikoa ematea ahalbide dezaketela uste du epaileak, edo botoak kontatzeko erabili ditzaketela. Guztiak desaktibatzeko agindu du.
Merdez Vigo Espainiako Gobernuko bozeramailearen arabera, boto telematikorako aukera etetea lortu dute horrela, eta hori "kolpe gogorra" da.