Roquetas de Mar bertakoa zen kuartelean hil den gizonezkoa, eta trafiko liskar baten ondoriozordenu publikoa urratzeagatik, desobedientziagatik eta autoritatearen ordezkariei aurre egiteagatik.
Guardia Zibilak emandako azalpenen arabera, 39 urteko gizonezkoa bere kabuz joan zen atzo arratsaldeankuartelera beste gidari batekin izandako trafiko liskarra argitzera. Jazotako argitzeko Roquetasko udaltzainei deitu zieten guardia zibilek, aipatu gizonari alkoholemia egin ziezaioten. Udaltzainak agertu zirenean, pertsona horrek "nerbio krisi" bat izan zuela agertu dute, eta inguruko guztien kontra ekin ziola. Horregatik, indarrez atxilotu behar izan zutela adierazi dute.
Atxilotu zutenean, berriro beste "nerbio krisi" bat izan zuela azaldu du Guardia Zibilak, eta haren ondorioz, bihotzekoa jasan eta segituan hil zela, kuartelean bertan.
Atxilotuarekin izandako borrokan hiru guardia zibil zauritu zirela erantsi dute Polizia horretako iturriek, eta Almeriako erietxe batean artatu behar izan zituztela.
Espainia
Guardia Zibilak atxilotuta zeukan pertsona bat hil da Andaluzian
39 urteko gizonezko bat, Guardia Zibilak atxilotuta zeukana, hil da Roquetas de Marren (Andaluzia, Espainia), Polizia horren kuartel batean. Guardia Zibilaren arabera, bihotzekoak emanda hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu