Guatemalako Justiziak ez du Torres babestuko
GUATEMALA. Guatemalako Auzitegi Gorenak errefusatu egin du Sandra Torresek jarritako helegitea, beraz, ez dio herrialdeko presidentetzarako hautagaitzarako eskubidea babestuko Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenaren aitzinean. Alvaro Colom egungo presidentearen emazte ohia da Torres. Biak dibortziatu egin ziren, Konstituzioak debekatu egiten baitu presidentearen senitartekoak hautagai izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu