Guatemalako justiziaren aginduz, Alfonso Portillo presidente izandakoa bilatzen hasi da polizia, hura atxilotzeko xedean. Portilloren lau bizileku arakatu zituzten joan den igandean, baina ez zuten atzeman.
2000 eta 2004 bitartean, Guatemalako presidente kargutan egondakoaren atxilotzea, baina, ez dute eskatu herrialde horretako oraingo agintariek, Ameriketako Estatu Batuetako justiziak baizik. Washingtonek «diru garbiketan jardutea» leporatzen dio Portillori. Haatik, giltzapean ez bazen ere, Guatemalan bertan, ustelkeria kasu batzuengatik auzipetuta daukate. Mexikon ihesean egon zen 2004tik 2008ra bitartean.
Guatemalako presidente ohia atxilotzekotan dira, AEBen esku jartzeko gisan
2000 eta 2004 artean boterean zegoen Alfonso Portillori «diru garbiketa» egotzi dio Washingtonek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu