Txerri gripea

Gune publikoak irekitzen hasi dira Mexikon

Amaitzen ari da txerri gripearen arriskua eta beldurra. Zinema eta kirol aretoak, zezen-plazak, jatetxeak, dantzalekuak edota unibertsitateak zabaldu dituzte.

2009ko maiatzaren 7a
14:13
Entzun
Txerri gripearen arriskua eta beldurra bukatzen ari da Mexikon, dagoeneko hasi baitira jendearentzat zinema eta kirol aretoak, zezen-plazak, jatetxeak, dantzalekuak edota unibertsitateak zabaltzen. Dena dela, oraindik gaitzaren aurkako neurriak hartzen ari dira.

Mexiko Hiria izan da gripeak gehien jo duen guneetakoa, eta alkateak areto publikoetako jarduera murriztu egin zuen apirilaren 28an. Esaterako, futbol partidak harmailetan ikuslerik gabe jokatu izan dituzte.

164 lagun hil dira Mexikon txerri gripeagatik. Iturri ofizialen arabera, ordea, hildakoen kopurua ez da hogeira iritsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.